Nafarroako erresuma
NAFARROAKO ERRESUMA
Historia
Iruñeko Erresuma baskoien lurraldeetan sortu zen, erromatarren aurreko tribua. Mendebaldeko Pirinioak lurralde estrategikoa zen, Pirinioak igarotzeko toki aproposa baitzen, Ekialdeko Pirinioekin batera.
Karolingiar inperioak behin baino gehiagotan erakutsi zuen lurraldeaz jabetzeko nahia, baina ez dago batere argi eragina zenbaterainokoa izan zen, Iruñean ere ez, garaiko hiri handiena zena. Ezaguna da 778ko abuztuaren 15ean gertatutakoa, Carolus Handiak Iruñeko harresiak eraitsi ondoren, euskal tribuek armadaren atzealdea ezdeustu zuten Orreagako guduan.
Nafarroako erresuma europako erdi aroan, IX.mendetik XVI.mendera izandako euskal egitura politiko independentea zen, hasieran batean iruñeko erresuma izenekoa. Hedadurarik handiena Antso III. "Handia" errege zela lortu zuen, egungo euskal lurralde guztiak batzeaz gain, atlantiar lurraldeetarantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduz.
Iruñeko erresuma baskoien lurralde tradizionalean sortu zen. Izan ere, Iruñea, Erdi Aroko erresumaren hiriburua, Ponpeio jeneral erromatarrak gotortutako hiria baitzen (Pompaelus latinez).
Eneko Aritza buruzagiak sortu zuen 824. urtean, Nafarroako lehen erregea izan zenean. Erresuma independiente gisa 1620ean bukatu zela esan daiteke. Erresuma izaera behin betiko 1841.urtean (Lehen gerra karlista amaitu ondoren) galdu zuen Nafarroa garaiaketa 1789. urtean (Frantziako iraultzarekin) Nafarroa beherak.
Euskal Herriko zazpi lurraldeek mantendu zituzten foruak eta bakoitzak bereak garatu ziren, frantses eta espainiar zentralizazio prozesuek guztiz indargabetu zituzten arte. Nafarroa garaia da foru-izaera mantendu duen euskal lurralde bakarra, bi erreforma sakon izanda, bata 1841ean eta bestea, 1982an.
Iruñeko erresuma baskoien lurralde tradizionalean sortu zen. Izan ere, Iruñea, Erdi Aroko erresumaren hiriburua, Ponpeio jeneral erromatarrak gotortutako hiria baitzen (Pompaelus latinez).
1030eko nafarroako erresumaren hedapena.
Orreagako gudua
VIII. mendean, frankoek agintea hegoalderatz zabaldu zuten berriro. Karlomagno errege handiak Zaragozako buruzagi arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark Zaragoza hiria eman ziezaion, baina gudaloste frankoak hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten eta baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan, Orreagan, segada batean soldaduak ustekabean harrapatuz 778ko abuztuaren 15ean. Errolan, Karlomagnoren lotinant bat, hil zen gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik, frankoek Errolanen Kantorea, lehen gesta-kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen aurkari baskoiak armada musulman gisan agertu ziren eta Errolan printzea borroka eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu batean, eta ez segada batean harrapatuta.